Santelmoak 2015

Pilota jaialdia jokatuko da astelehenean, santelmoen baitan

Baleike 2015ko api. 9a, 09:08
Asteleheneko partida prestatzen aritu ziren gazteak pasa berri den Aste Santuan.

Aurtengo santelmoen berrikuntzetako bat aurreko urteekin alderatuta astelehenean, San Telmo egunean, Odietan jokatuko den pilota jaialdia izango da. Palazko eta eskuzko partidak jokatuko dira, eguraldia lagun bada, 17:00etatik aurrera

Hasteko, emakumezkoen palazko partida jokatuko dute Arriola-Yeregui eta Lopetegi-Etxeberria bikoteek. Ondoren, gizonezkoen eskuzko bi partida jokatuko dira: gazteen artekoan, Larrañaga-Alkorta eta Aristi-Etxabe bikoteak neurtuko dira, eta afizionatuen 1. mailakoan, I. Larrañaga-Perez eta Errandonea-Martinez.