Santelmoak 2015

Ostiraleko bertso saiorako sarrerak salgai daude

Baleike 2015ko api. 8a, 10:41

Bertso jaialdia izango da ostiral honetan (22:30ean, Aita Mari zinean), San Telmo jaien lehen egunean. 

Sei bertsolari izango dira kantuan goi mailako saio honetan: Unai Iturriaga, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maddalen Arzallus, Fredi Paia eta Jon Maia. Gai-jartzaile lanetan Unai Manterola apaiz zumaiarra arituko da, bertsozale porrokatua berau eta Orioko bertso eskolako kidea.

Sarrerak aurrez salgai daude Inpernupen eta turismo bulegoan, 8 euroan.