Santelmoen inguruko dozena bat ikuspegi apirileko Baleike aldizkarian

Baleike 2015ko api. 8a, 09:18

Aste honetan hasi gara banatzen apirileko aldizkaria. Santelmoak gainean ditugun honetan, festa hauei buruzko dozena bat ikuspegi jasotzen saiatu gara.

Edari banatzailea, bertsolaria, bertsio gauean abestuko duen gaztea, txosnen antolatzaileak, San Telmo kaleko bizilaguna... eta azalean 30 urte inguruan, festen amaieran bandera jaisteaz arduradute den Antxon Segurola. 

Hori da hilabeteko gai nagusia. Horretaz gain Inpernupe Libre ekimenaren inguruko berriak eta emakumeen kirolean aditua den Ainhoa Azurmendiri egindako elkarrizketa aurkituko duzue 242. zenbaki honetan.

Bazkideak atzotik hasiko zineten zuen etxeetan aldizkaria jasotzen. Egun hauetan ohiko saltokietan aurkituko duzue, euro batean.