Santelmoak 2015

Kontzertu ugari txosnen santelmotako egitarauan

Santelmoetako Txosnak 2015ko api. 7a, 13:38

Badatoz San Telmoak! Apirilaren 10etik 19ra ospatuko ditugu eta aurten ere Txosnen antolaketa eta egitaraua eragile eta norbanako askoren artean antolatu dugu, tartean Ernai, Presoen lagunak, Katxapero Gazte Konpartsa, talde feminista eta Dardara.

Txosnak herritarrok gabe ez lirateke posible izango, eta beraz guztion ardura da eremu askatzaile eta feminista sortzea. Horregatik aurrez eskertu nahi ditugu bertan parte hartu eta guztia aurrera eramaten aritu eta arituko zareten guztiak. Baita Irene Irureta ere, karteleko marrazkia egiteagatik.

Aipatzeko, beste urte batez ere barraz gain sukaldea izango dugu karpan. Egitarauari dagokionez, ostiralean festei hasiera emateko DJ Gaua izango dugu txosnetan, DJ MAP-H, Suaia eta Lahaine eta Patrol Destroyers izango ditugu gurekin. Larunbatean, Gazte egunean egun osoko egitaraua antolatu du Gazte Konpartsak. 12:30tan trikipoteoa, 14:30tan bazkari herrikoia Gaztetxian eta arratsaldean Elektrotxaranga antolatu ditu. 22:30etatik aurrera txosnagunean Zartako-k, Skakeitan eta Bilbonatiks taldeek eskainiko digute kontzertua. Igandean, 22:30etatik aurrera Guri5! erromeriak eta Skaleak taldeak alaituko dute gaua.

Bigarren asteburuan, 19:30tan poteo feminista egongo da Zumaiko kaleetan eta ostiralean Bertsio Gaua antolatu da azken urteetan bezala. 20:30tan hasiko dira zumaiko gazteek eskainiko dituzten bertsioak. Larunbatean, 14:30tan preso eta iheslarien aldeko bazkaria egingo da txosnagunean, eta 22:30etan hasita The New Brigade, Bellator, Habemus Papam eta Kolpatu taldeek emango diote bukaera txosnetako egitarauari.

Besterik gabe, ondo pasa eta gozatu festak! Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko!