Udaleku irekietan izena emateko epea hilaren 16an zabalduko da

Ekainaren 30etik uztailaren 24ra bitartean izango dira, aurten Zumaiako udaleku irekiak. Izen-ematea apirilaren 16an zabalduko da.

Lehen txanda ekainaren 30etik uztailaren 10era izango da, eta bigarren txanda uztailaren 13tik 24ra. Udalekuen ordutegia 9:30etatik 13:00etara izango da. Udaleku irekietan 2 urtetik 12 urtera arteko haur eta gaztetxoek eman dezakete izena. Izenak apirilaren 16tik 27ra eman ahal izango dira ikastetxeetan, Ludotekan edota udaletxean bertan. Informazio gehiagorako: ludoteka@zumaia.eus edota 934 14 32 64 telefonora deituta eskuratu daiteke