Eneko Dorronsororen 'Xalbador. Izana eta izena' emango dute gaur ETB-1en

Baleike 2015ko api. 2a, 09:06

Euskal Herriko zenbait aretoan aurkeztu ondoren, gaur izango du telebistan estreinaldia Eneko Dorronsororen 'Xalbador. Izana eta izena' pelikula dokumentalak. 22:45ean izango da ETB-1en

Dorronsoro berak hala hitz egiten du pelikula honi buruz: "Xalbadorrenean jo dut atea, Fernando Aireri izena eman zion etxean. Eta bere seme-alabek esku zabalik hartu naute, Xalbador haiek ere. Urepele inguruko muino goxoetara hurbildu naiz eta handik Xalbadorren ardiak bazkatzen zireneko larreei begiratu diet. Nik ez diot non dagoen galdetzen, inguruan dabilela sumatzen baitut. Baina bai nor den. “Nor haiz, Urepeleko artzaina?” Izan ere abestien gisan, pertsonak ere eraldatuz joaten baitira ahotik ahora. Eta batzuk hainbeste ahotatik pasatzen dira, azkenean mito bihurtzen direla".