Darahli 2015

Abiatu dira Darahliko kideak Sahararantz

Baleike 2015ko mar. 27a, 16:37

Gaur arratsaldean abiatu berri dira Darahli 2015eko espedizioko kideak Tindoufeko errefuxiatuen kanpalekuetarantz. Kaxetan prestatuta zuten materiala eta norberaren motxilak autobusean kargatu eta laurak aldera joan dira Loiuko aireportura. Hamar eguneko esperientzia ahaztezina dute aurretik.

Hau da Saharako kanpalekuetarako prestatuta daukaten egitaraua:

DARAHLI- 2015 PROIEKTUA

Martxoak 27, ostirala : BIDAIA

-Arratsaldeko 4:00etan Zumaiatik irteera.
-Arratsaldeko 5:00etan Bilboko Loiu aireportuan fakturatu eta hegazkinera.
-Goizaldean Tindufeko aireportura iritsi, handik kanpamenduetara eta haimetan banatu.

Martxoak 28, larunbata : ZUG daira (udaletxea)

-Goizean familia eta ingurua ezagutu. Bilera ikasleekin 11:30etan.
-Arratsaldeko 16:00etan ZUG herrian Harrera Ofiziala: alkatea, gobernadorea, kontzejua
-Laguntzaren banaketa: eskutitzak, eskola materiala, sendagaiak,eguzki plakak,...

Martxoak 29, igandea, SOWETO eskolan talde-lana (auzolana)

Goiz eta arratsaldez auzolana eskolan: pintatu, argi instalazioa jarri, erabilpen-anitzeko gela,...

Martxoak 30, astelehena: SOWETO eskolan talde-lana (auzolana)

-Goizeko 10etan HITZALDI-TAILERRA Zugeko lokalean.Abdeslam Omar Lahsen, AFAPREDESAko zuzendaria (saharar preso eta desagertuen senideen elkartea)
-Arratsaldez auzolana eskolan.

Martxoak 31, asteartea: SOWETO eskolan talde-lana (auzolana)

-Goizeko 10etan HITZALDI-TAILERRA Zugeko lokalean. Rossana Bonetti, Italiako kooperantea eritetxe militarrean.
-Arratsaldez auzolana eskolan: pintatu, argi instalazioa jarri, erabilpen-anitzeko gela,...

Apirilak 1, asteazkena: ZUG dairan talde-lana (auzolana)

-Goizez auzolana eskolan: pintatu, argi instalazioa jarri, erabilpen-anitzeko gela,...
-Arratsaldean SOWETO ikastetxean jolasak, ekintzak, tailerrak, kirolak.

Apirilak 2, osteguna : RABUNI administrazio-zentroa

-RABUNI: Erietxe Nazionala, Media Luna(Coop.alimentaria), AFADRADESA (Giza eskubideak), Iraupenaren museo nazionala, Guerra eta minen biktima-zentroa,...

Apirilak 3, ostirala: AAIUN wilaya bisitatu

-Goizean Nekazaritza eskola bisitatu: “ Proyecto de Huertos y Escuela Agrícola en el AAIUN”
-Arratsaldea : Saharako dunak ezagutu, bertan afari-merienda.

Apirilak 4, larunbata: AZKEN EGUNA

-Goiza libre, merkatura joan, oroigarriak erosi.
-Arratsaldean alkate-kontzejuarekin agurra. Proiektuaren balorazioa. Familia agurtu.
-Gauean Tinduf aireportura irteera, hegazkina.

Apirilak 5, igandea: Zumaiara buelta

-Goizeko 8ak aldean Bilboko aireportura iritsi.
-Buelta Zumaiara autobusez.

Erlazionatuak