Uxategiko eta Ubilloseko entsegu lokalak erabiltzeko deialdia egin du Udalak

Baleike 2015ko mar. 26a, 09:13

Uxategiko eta Ubillos Musika Etxearen atzealdean dauden entsegu lokalak erabiltzeko deialdia egin du Udaleko kultura sailak. Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 24an amaitzen da.

Udalak 5 areto berri prestatu zituen Arritokieta azpian kokatutako Uxategia eraikinean, eta horien eta lehendik Ubillos Musika Etxearen atzean dauden beste hiru lokalen erabilpena zuzentzeko Dardara Musika kolektiboarekin hitzarmen bat burutu zuen. 

Araudiaren arabera urtero deialdia egin behar da, eta deialdi horri erantzun beharko diote dagoeneko lokaletan dauden taldeek ere, ezinbestekoa da izena ematea.

Lokalak erabili ahal izateko, Dardara kolektiboko kide izan beharko dute taldeek, eta ondorengo kuota ordaindu:

  • Uxategiko lokalak: 50 euro urtean kide bakoitzeko

  • Ubillos atzeko lokalak: 10 euro urtean kide bakoitzeko.

Beraz, honen bidez herriko musika taldeei (rock, pop, edo bestelakoak..) deialdi bat egiten dizuegu kultur sailarekin harremanetan jartzeko.

  • epea: 2015ko apirilaren 24a

  • aurkeztu beharrekoa:

  • izen-emate orria behar bezala beteta

  • taldekideen nortasun agirien fotokopiak

  • Dardarako kontu korrontean kuota ordaindu izanaren agiria (k/k: 2095 5174 95 10 74 75 1768. Izena eta taldearen izena adierazi)

Informazio gehiagorako:

Alondegia kultur etxea: (astelehenetik ostiralera, 9:00-14:30 bitartean)

943-861056 / kultura@zumaia.eus

dardarazmk@gmail.com