San Pedro Txikik kantu-kalejira egingo du santelmotan

Baleike 2015ko mar. 23a, 10:43

San Pedro Txiki eta Txikienak abesbatza osatzen zutenek, iaz bezala santelmoetako lehen ostiralean kalejira bat egiteko asmoa dute. Horretarako entseguak, astelehen eta asteazkenetan 19:30tan eta larunbatetan 12:00tan dira komentuan. Parte hartu nahi duen orori egiten diote gonbitea.