Korrika Txikia egin dute gaur goizean

Igande honetan helduko da euskararen aldeko martxa Zumaiara. 17:00ak aldera hartuko dute zumaiarrek lekukoa Getaria kanpoan. Honen atarian, Korrika Txikia egin da gaur Zumaian. Hemen argazkiak.

Txikienak Beheko Plazan egon dira zain. Helduxeagoek Ludotekatik plazarainoko korrika saioa egin dute. Behin plazan, irakurketa bat egin da eta ondoren aurtengo lema sortu dute frontoiko horman: Euskahaldun.