Korrika Txikia egingo da asteazkenean

Baleike 2015ko mar. 17a, 09:31

Igande arratsaldean iritsiko da Korrika Zumaiara, baina aurretik Korrika Txikia izango dugu bihar, asteazkena.

Goizeko 10:30ean hasita, Ludotekatik Beheko plazaraino egingo dute korrika herriko ikasleek euskararen alde.