Anade Elkartearen oharra

Anade Elkartea 2015ko mar. 16a, 17:33

Zumaiako Udal Gorbernuak kaleratutako oharrari erantzunez, Anade Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak zera nahi du argitu:

-Anade Elkarteak Ehiza eta Arrantza , izena izateaz gain, bere estatutuetan, 1go artikuluan jasotzen duenez, “ehiza, arrantza eta jaurtiketa jarduerak babesteko eta sustatzeko” helburua duela. 9. Artikuluan berriz, bazkideen eginbeharren artean elkarteak duen kirol helburuak partekatzea zein hauetan parte hartzea dela dio.

- Elkartearen Gobernu Organo Gorena, Zuzendaritza Batzordea da, 11 partaidez osatua, lehendakaria barne, azken hau, bazkideen asanbladak aukeratua.

- Lehendakariaren betebeharra Organo Gorenak hartutako erabakiak gauzatzea da.

- Oraingo eta aurreko Zuzendaritza Batzordeko kideek, Elkarteko Ehiza Saila babestea erabaki zuten, babespen hau guztiz logikoa izanik elkarteko estatutuetako agindua dela eta.

- Anade Ehiza eta Arrantza Elkartearen iritziz, Zumaiako Udal Gobernuak, jarrera adeitsuago bat erakutsi beharko luke elkartearekiko , bazkideek asanbladan hartutako erabakiak eta azken finean,hura osatzen duten gizon eta emakumeekiko.