Zumaiakok Jokin Urbietari eskaini dio asteburuko garaipena

Baleike 2015ko mar. 16a, 14:44

Zumaiakok 3-0 irabazi du Anaitasunaren aurkako neurketa eta maila ez galtzeko aurrerapauso garrantzitsua eman du.

Lander (2) eta Manterolaren golei esker hiru puntu baliotsu eskuratu ditu Zumaiakok pasa berria den jardunaldian, Anaitasunari 3-0 irabazi eta gero. Emaitza honi esker, bederatzigarren postuan kokatu da Zumaiako, 28 punturekin eta jaitsierako postuak urrunago utzi ditu.

Garaipena taldeko jokalari garrantsitsuenetako bati eskaini diote, Jokin Urbietari hain zuzen ere. Jokinek duela bi aste belauneko lesio batekin zelaia utzi behar izan zuen, partida amaitzear zegoela. Aste honetan egindako frogek lesio larria izango dela aurreikusten dute eta hilabete batzuetan, Joko zelaietatik kanpo egongo da. Taldekide guztiek ahalik eta azkarren osatzea opa diote.