Zumaiako traineruen emaitzak Pasaiako Test Entrenamenduan

Baleike 2015ko mar. 16a, 11:33
Gizonezkoetan Zumaia A zortzigarren izan zen, KAE1 Ligako onena. Argazkia: Klausser

Zumaiak lau traineru izan zituen larunbatean Pasaiako estropadan, eta lan ederra egin zuten, bakoitzak bere neurrian.

Emakumezkoetan, hirugarren izan zen Zumaia, San Juanen eta Hibaikaren atzetik. 7 segundoan sartu ziren hiru ontziak.

Gizonezkoetan, Zumaia A zortzigarren izan zen, eta denbora onena egin zuen KAE 1 ligako ontzien artean. Hondarribiak (San Miguel ligakoa) irabazi zuen, eta 39 segundo baino ez zizkion atera Zumaiari.

Zumaia B azkena izan zen sailkapen bateratuan. Hauena urratsez urrats ikasten joatea da, eta bere neurrian zegokien lana egin zuten.

Beteranoetan, azkenik, bigarren izan zen Zumaia. Arkotek hamasei segundo atera zizkion.