Pilota Txapelketa Herrikoirako izen ematea ireki dute

Baleike 2015ko mar. 16a, 10:48

Eskuzko Pilota Txapelketa Herrikoia antolatzen hasi dira dagoeneko. Oraingoz, izena emateko aukera zabaldu dute, eta parte hartzaile kopuruaren arabera zehaztuko da txapelketa banaka edo binaka izango den.

Trapaia tabernan eman daiteke izena, edo 689.717.615 telefono zenbakira deituta. Izena emateko epea martxoaren 29ra arte egongo da zabalik.