Pulpoko lehen taldeak mailari eustea lortu du

Baleike 2015ko mar. 13a, 12:51

Aurreko asteburuan Urdanetari etxean irabazita matematikoki lortu dute beste urtebetez Lehen Mailari eustea. Jubenil mailako mutilek ere ziurtatuta daukate Euskal Ligako lauko finala.

Lehen Mailako taldeak Askartzaren kontra jokatuko du asteburuan, Leioan. Jubenil mailako mutilek Basaurin dute Euskal Ligako azken partida. Dagoeneko erabakita daude multzoko lehen bi postuak. Pulpo izango da lehena eta Basauri bigarren, azken hauek aurreko jardunaldian Eibarri ezustean irabazi ondoren. Beste multzoan Zarautz ia sailkatuta dago eta bigarren postua Bidasoa edo Loiolarentzat izango da. Lauko finala datorren astean jokatuko da. Asteartean zozkatuko dute egoitza.

Jubenil mailako neskek bihar, larunbata, Lubakin jokatuko dute (19:00etan) Urolaren aurka, irabazi eta Federazio Sariko lidertzari eusteko helburuarekin. Igande eguerdian (12:30ean) senior mailako mutilen bigarren taldeak jokatuko du Lubakin, Saieko liderraren aurka. Orain arte partida bat irabazi dute eta beste galdu, eta igotzeko aukerei eusteko garaipena behar dute.