II. Pala Txapelketa Herrikoian izena emateko epea ireki da

Baleike 2015ko mar. 12a, 16:43

Iazko esperientzia onaren ondoren, aurten ere herriko pala txapelketa jokatuko da. Izena eman daiteke martxoaren 29ra arte, Txikixa tabernan.

Bi txapelketa jokatuko dira. Mutilen artekoa banaka izango da eta nesken artekoa binaka. Partida bakoitza 30 tantutara jokatuko da. Teniseko pilotak erabiliko dira. Partidak astearte eta ostegun arratsaldetan eta larunbat goizetan jokatuko dira, Odietan. Sariak izen-ematearen araberakoak izango dira. Bost euro ordaindu beha dira pertsonako.

Antolatzaileekin harremanetan jartzeko: 636913100 (Jon eta Ekaitz)