Merke Azoka egingo dute asteburuan herriko hainbat merkatarik

Baleike 2015ko mar. 12a, 16:35

Alondegian egongo da zabalik larunbatean eta igandean, 10:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 20:00etara. %70eko deskontua izango dute zenbait produktuk.

Parte hartuko duten dendak: Piratetxea, Arruti, Ipotxak, Oskarbi, Spot, Gofi, Flysch, Kulunk eta Marisa Oinetakoak.Beti bezala, umeentzako puzgarriak eta tailerrak egongo dira.

Pailazo batek globoflexia egingo du kaleetan zehar eta erosketa txartelak oparituko ditu: 10 €ko txartelak Merke Azokan erabiltzeko.

Gainera, argazkien txoko bat egongo da. Erosketa egin, argazkia atera eta elkarteko facebookera igotzen duenak, 200€ko erosketa esperientzia irabazteko aukera izango du.