Zuhaitz Eguna ospatuko da larunbatean

Algorri Interpretazio Zentroa 2015ko mar. 12a, 10:50

Azken urteotan bezala, Basusta aldean landatuko dira zuhaitzak. Zuloaga plazan jarri dute hitzordua, 12:00etan.

Eguerdiko 12:00etan abiatuko dira Ignacio Zuloaga plazatik Basusta aldera eta 12:30ean hasiko dira bertako espezieak landatzen. 13:30ean mokadutxoa eskainiko zaie parte hartu duten haurrei. Ekintza 14:00etan amaituko dela aurreikusten dute antolatzaileek.