Sofa taldeak diskoa aurkeztuko du Nikolen

Baleike 2015ko mar. 12a, 10:39

Bihar, ostirala, bere lehen diskoa aurkeztuko du Sofa taldeak. Kontzertua emango dute Nikol tabernan, 22:00etan. Imanol Sesma zumaiarra da taldeko bateria jolea.

Imanol Sesma zumaiarrak (bateria) eta Jonbe (kitarra) eta Kepa (baxua) zarauztarrek osatzen dute Sofa. Bi urte daramatzate elkarrekin jotzen, eta joan den urteko maiatzean eman zuten lehen kontzertua, Getariako gaztetxean. Orduz geroztik, dozena bat kontzertu eman dituzte, eta bihar disko atera berria aurkeztuko dute Zumaian. Larunbatean Zarauzko Dwali tabernan emango dute kontzertua, 20:00etan (Dj Amsia izango da beraiekin).

Sarean horrela definitu dute Sofaren musika: "Zarauzko power-trio instrumental berria, 90.hamarkadako noise-rocka eta math rock melodikoa erritmo dantzagarriagokein nahasten dituena".

Gehiago jakiteko: http://facebook.com/thesofaband