Artadiko telebista antenan aldaketak

Baleike 2015ko mar. 11a, 14:45

Gaurtik Artadiko zentro igorlean ETBren kanal zaharra (CH24) itzalita izango da. Hilabetetan kanal zaharra eta berria (CH50) martxan egon dira SIMULCAST eran, baina gaurtik aurrera kanal berria bakarrik geldituko da airean.

Honez gain, RGE2 kanal berria piztu da eta beraz, honako kanalak ikusteko aukera izango da: Teledeporte, TVE1-HD, Teledeporte HD. Herritarren batek telebista birsintonizatu ostean arazoren bat badu bere antenista edo instalatzaileari deitu behar dio.