'Arren ganbara eta emeen sotoa' antzerkia ostiralean

Baleike 2015ko mar. 11a, 13:36

Ostiralean antzerkia izango da Aita Marin (22:00etan). Arren ganbara eta emeen sotoa obra antzeztuko du ATX Teatroa konpainiak. Sarrerak dauzkagu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.

Sinopsia

Ganbaran arrak bizi dira,a rrentzat arrek sortutako munduan. Sotoan berriz emea, zoritxarreko egun batean sortutako “akatsa”. Goian jaun eta jabe. Behean kateak eta iraultza. Gela biak inkomunikatuta daude, ez dago nahasterik. nola etorriko da orduan, aldaketa ekarriko duen oinordekorik. Ar-gezurrekin eta muturreko matxismoan hezitako seme gizajoak iraultzarako aukera bakarra itoko du nahigabe. Guztiak teatroaren tranpan eroriko dira. Botereak agerian utziko ditu bere biziraupenerako mekanismoak zeintzuk diren.

Sarrerak turismo bulegoan daude salgai, zortzi euroan. Aita Mariko bazkideek eta Gazte Txartela dutenek bost euroan.

Zozketa

Baleikeko bazkideen artean hiru lagunentzako bina sarrera dauzkagu zozkatzeko. Parte hartu eskuineko zutabeko Zozketa atalean.