Emakumeak kirolean solasaldia asteartean

Baleike 2015ko mar. 9a, 15:55

Jaia eta aldarrikapena uztartu dira asteburuan Martxoaren 8aren harira: bertso-trikipoteoa, antzerkia, perkusio afrikarra, elkarretaratzea... Hilabete Morea ez da amaitu, ordea: bihar, asteartea, Emakumeak kirolean solasaldia izango da Alondegian, 18:30ean hasita.

Gaian aditua den Ainhoa Azurmendik gidatuko du mahai-ingurua, eta berekin batera mahaian izango dira Nagore Osoro arraunlaria, Arritxu Iribar kazetaria, Esther Cruz eskalatzailea, Patri Espina Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko teknikaria eta Estitxu Arriola pilotaria.

Solasaldiaren hasieran Emakumeak plazan bideoa emango dute.