Enpresek energia aurrezteko programa jarri du martxan Udal Elkarteak

Urola Kostako Udal Elkartea 2015ko ots. 20a, 17:18

Urola Kostako enpresetan energia eraginkortasunaren gaia lantzeko programa bat jarri du martxan Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin.

Programa praktikoa da oso, izan ere, enpresa bakoitzari aholkularitza eta laguntza emango zaio bi gai lantzeko:
-Faktura elektrikoaren optimizazioa.
-Argitzapena eta konforta enpresan.

Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. 15 enpresentzako dago lekua.

Hemen dauzkazue programari buruzko xehetasun guztiak: urolakosta.org