'Zure janaria ez da hondakina' bideo lehiaketan ari da parte hartzen Maria eta Jose ikastetxea

Zumaiena Ikastetxea 2015ko ots. 12a, 09:03

Bozkatzeko Facebook-ean “ La Semana Europea de la Prevención de Residuos” orrian sartu eta Maria eta Jose ikastetxeko bideoan “atsegin dut” aukeratu behar da, otsailaren 23a baino lehen.

DBHko 4. mailako Biologia-Geologia ikasgaiko ikasleek Zure janaria ez da hondakina bideo lehiaketan hartu dute parte. Bi minutuko bideo baten bitartez, gure elikagaiekin sortzen dugun hondakinaz eta ondorio kaltegaerriez jabetzea da lehiaketaren helburua.


Hiri Hondakinen EAEko Koordinazio Organoak (HHKO) antolatu du lehiaketa. Lehen aukeraketa gainditu duten bideo guztiak Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen Facebook orrian ipiniko dituzte, eta “Atsegin dut” gehien jasotzen duen taldearen bideoak sari berezia eskuratuko du. Horretaz gain, irabazleak egongo dira kategoria bakoitzean.