UGTk irabazi du GKN Drivelinen egindako hauteskunde sindikaletan

Baleike 2014ko abe. 6a, 10:45

GKN Driveline (Ayra Durex zaharra) enpresan egindako hauteskunde sindikaletan UGT izan da boto gehien eskuratu dituen sindikatoa. 332 boto eman dira guztira eta UGTk 136 jaso ditu. Enpresako komitean 5 ordezkari izango ditu. LABek ere bost ordezkari izango ditu (124 boto), ESKk bi (50 boto) eta ELAk bakarra (12 boto).