Jaurtiketako arrantza lehiaketaren 61. aldia antolatuko du Anade Elkarteak igandean.
Arrantza elkarteen artean jokatzen da, eta aurten ere Iñaki Espilla zenaren oroimenez egingo da. Lehiaketa goizeko 9:00etatik 14:00etara jokatuko da. Parolbidean leku zenbakidunak egongo dira; eta Santiagoko hondartzatik Izustarrira, eta Itzurundik Parolpera, libre.