Eduardo De Miguelek (Eibar) eta Itsaso Leundak (Hernialde) irabazi dute aurtengo Zakila Bira. Zumaiarren artean, Jonan Rodriguez eta Arri Urbieta beteranoak izan dira azkarrenak. Aurtengoan 401 korrikalarik hartu dute parte, eta Fermin Elosua omenduak eman dio hasiera lasterketari. Hemen dauzkazue sailkapenak eta lasterketako argazki bilduma (argazkilariak: Arnaitz Rubio Aprea eta Juan Luis Romatet).
Sailkapen osoa
Aizarnazabaldik Oikiarako tartean erabaki du lasterketa Eduardo De Miguelek. Ia lasterketa osoa Aritz Ruiz de la Torre eta David Martinekin egin ondoren, erritmoa estutu eta tartea zabaldu du azken kilometroetan. Bakarrik iritsi da helmugara, 1:08:37ko denbora eginez. Bigarren Aritz Ruiz helmugaratu da, 1:09:12ko denborarekin, eta David Martinek lortu du hirugarren postua (1:10:38). Emakumezkoen lasterketan, erraz irabazi du Itsaso Leundak, 1:20:19ko denborarekin; bigarren izan den Uxoa Irigoien getariarrak lau minutu eta erdi gehiago behar izan ditu (1:24:46).
Hemen dauzkazue sailkapen nagusiak:
Gizonezkoak
1. Eduardo de Miguel Barbero (Eibar): 1:08:37
2. Aritz Ruiz de la Torre Acha (Mendaro): 1:09:12
3. David Martin Blazquez (Lasarte Oria): 1:10:38
4. Jose Luis Delgado Arenales (Lasarte Oria): 1:10:53
5. Haritz Arocena Riveira (Azpeitia): 1:11:36
Emakumezkoak
1. Itxaso Leunda Goñi (Hernialde): 1:20:19
2. Uxoa Irigoien Odriozola (Getaria): 1:24:46
3. Nerea Azpiazu Etxabe (Azpeitia): 1:25:45
4. Begoña Julian Fuentes (Donostia): 1:26:52
5. Berea Mujika Arregi (Zarautz): 1:28:51
Zumaiarrak
Gizonezkoak
1. Jonan Rodriguez 1:16:31
2. Alberto Gorritiberea 1:16:51
3. Jon Manzisidor 1:18:21
4. Joseba Paquico Diaz: 1:18:50
5. Karlos del Pilar 1:19:54
Emakumezkoak
1. Arri Urbieta Lasa: 1:33:27
2. Isabel Serna Arrizabalaga: 1:40:05
3. Ana Igual Lazkano: 1:46:26
4. Irene Martin Zubimendi: 1:46:26
5. Izaskun Gonzalez Gabarain: 1:51:10.