Cambridge azterketak Maria eta Jose ikastetxean

Zumaiena Ikastetxea 2014ko urr. 1a, 17:11

Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxeak KE erakundearen partaide izateagatik, Venue zentrua izatea lortu du. Horrela, Cambridgeko azterketak (STARTERS, MOVERS/A1, FLYERS, KET/A2, PET/B1, FCE/B2, CAE/C1 o CPE/C2) egiteko eskumena du hemendik aurrera.

Azterketak egiteko aukera edonork izango du, irekiak bait dira. Beraz, hemendik aurrera, ez da kanpora irten beharko, azterketa egin nahi duenak herrian bertan egiteko aukera izango du.

Azkenik aipatu, dugun hitzarmenari ezker, Cambridge azterketen prezioak Gipuzkoa osoko merkeenak izango direla.

DEIALDIAK

Urtean deialdi ezberdinak izango dira eta aurre-inskripzioak azterketa garaia baino bi hilabete lehenago izango dira.

Abenduko deialdia dela eta, inskripzio garaian gaudela gogorarazten dugu (irailak 15-urriak 15). Informazio gehiago http://www.mariatajose.com web orrialdean, edota 943860462 telefonora deituz.