Zumaiako Surf eta Bodyboard txapelketak jokatuko dira asteburuan

Baleike 2014ko ira. 30a, 13:44

Herriko txapelketaren XV. aldia jokatuko da asteburuan, urriaren 4an eta 5ean, Zumaiako surf elkarteak (ZISKE) antolatuta.

Surfean, lau kategoria hauek bereiztu dira: open, master (beteranoak), longboard (taula luzea) eta gaztetxoak. Bodyboardeko txapelketan, beste hauek: open, master, sub16, Dropknee eta gaztetxoak. Izena Spot surf dendan eman behar da, eta epea urriaren 2ra arte dago zabalik. Helduek hamar euro ordaindu behar dute etas gaztetxoek bost.

Larunbat goizean emango zaio hasiera txapelketari, goizeko 8:30ean.