Gabonetako Kabalgata eta Jaiotza antolatzeko bilera deitu du Udalak

Baleike 2014ko ira. 30a, 12:55

Udalak bilera batera deitu ditu Gabonetako Kabalgata eta Jaiotza antolatzeko ardura bere gain hartzeko interesa izan dezaketen herriko talde eta elkarteak. Bilera urriaren 7an izango da, 19:00etan, Alondegian. Hemen oharra:Iaz lehen aldiz Udalak bere gain hartu zuen hainbeste urtetan Txepetxa Elkarteak betetako lana, eta horretarako Zumaiako talde eta herritarren laguntza izan genuen.

Ekitaldien balorazioa egitean, Udalaren baliabideez eta norbanakoen lankidetzaz aparte, elkarteren batek ekitaldiok antolatu eta koordinatzeko ardura hartzea beharrezkoa zela ikusi zen. Elkarte horrek lan horren truke diru laguntza bat jasoko luke.

Guzti hau zehazteko, Kultur Arlotik bilera ireki batera deitu nahi ditugu ardura hori bere gain hartzeko interesa eduki dezaketen herriko talde eta elkarteak.

Bilera urriak 7, asteartean izango da 19:00ean Alondegian.

 

 

 

Edonolako informazioa nahi duenak Alondegia Kultur Etxera jo dezake: 943-861056 / kultura@zumaiakoudala.net.