Asteburu oparoa Zumaiakoko taldeentzat

Baleike 2014ko ira. 30a, 12:49

Ohorezko Kadete mailako mutilak.

 

Preferente mailako mutilek bana berdindu du Getariako Ketaren kontra; Erregionaleko neskek 1-2 irabazi diote Donostian Intxaurdiri.Jubenilek puntu bat ekarri zuten Lazkaotik (0-0) eta lider jarri dira. Ohorezko kadeteak ere sailkapeneko lehen postuan jarri dira (Ordizia 1-2 Zumaiako) denboraldiko lehenengo bi partidak irabazi eta gero. Lehen Mailako kadete mutilek denboraldiko lehen garaipena lortu dute (Zumaiako 4-2 Urki), eta kadete mailako nesken bi taldeek ere oso ondo eman diote hasiera denboraldiari: Bergara 1-1 Zumaiako A; Zumaiako B 4-0 Antigua Luberri.