Jule Gorostolak irabazi du Pala Txapelketa

Baleike 2014ko abu. 11a, 11:56

Amaitu da emakumeen arteko I. buruz buruko Pala Txapelketa. Final estua jokatu zuten Jule Gorostolak eta Marijo Aizpuruak. Azkenean Julek lortu zuen txapela, 30-29 irabazita. Hirugarren posturako lehian Mireiak 30-21 irabazi zion Vanesari.