Joxe Mari Korta gogoratu dute ostiralean

Baleike 2014ko abu. 7a, 16:35

Joxe Mari Korta zena gogoratuko dute bihar, ostirala, eguerditik aurrera enpresaren atarian egingo den ekitaldian. 2000ko abuztuaren 8an hil zuen ETAk, autoan bonba bat zartarazita. Orduz geroztik, urtero biltzen dira senide, lagun eta herritarrak, Joxe Mari Korta Fundazioak deituta.