Ginea Konakryko dantza eta perkusio ikastaroa

Baleike 2014ko abu. 6a, 11:34

Abuztuaren 13an eta 14an Ginea Konakryko dantza eta perkusio ikastaroa egiteko aukera izango da Zumaian. Hilaren 15ean Lagny taldearen kontzertua izango da Beheko plazan.

-Dantza ikastaroa Mohamed Dabok eta Marie Tourek emango dute, 11:00etatik 14:00etara. Egun bateko ikastaroa (3 ordu), 30 euro; bi egunekoa (6 ordu) 55 euro.

-Perkusio ikastaroa Aly Soumah eta Abu Cobra Camarak emango dute, 16:30etik 18:30era. Egun batekoa (bi ordu) 20 euro; bi egunekoa (lau ordu) 35 euro.

Izena emateko, deitu 688658240 telefono zenbakira edo bidali mezua bienekin@yahoo.es helbidera.