Musika Jaialdiaren barruan, gaur iluntzean (20:30ean) kontzertua eskainiko dute Gerardo Rifon organ-jotzaileak eta Xabier Anduaga tenore gazteak. Bihar, asteartea, Kukai dantza taldearen Gelajauziak ikuskizuna izango da Odieta pilotalekuan, 20:00etan.