Espainiako Maratoi Kopa jokatuko du asteburuan Itxas-Gainek

Baleike 2014ko abu. 1a, 12:33

[/caption]

Espainiako Maratoi Kopan hartuko du parte Itxas-Gainek asteburu honetan, Pontevedran (Galizia). Taldeari dagokionez, urteko azken helburu nagusia izango da, eta lan ona egiteko esperentzarekin abiatu dira piraguistak gaur goizean. Irati Osak Munduko Txapelketarako txartela du jokoan. Josu Ansolak eman digu azken ordukoaren berri:K1eko probekin emango zaio hasiera Espainiako Kopari larunbat goizean, eta bertan arituko dira taldeko gazteenak. Kadeteei dagokienez Felix Uranga, Mikel Casquero, Xabi Altadill, Amaia Ortiz eta Helene Carmonak hartuko dute parte, eta pixkanaka esperientzia hartzen joatea eta gozatzea izango dute helburu nagusia.

Jubenilei dagokienez, Irati Osak izango du erronka nagusiena k1eko estropadan, Espainiako Txapelketan egindako lan onari jarraipena eman eta Munduko Txapelketarako jokoan egongo den plaza bakarra eskuratzeko borrokan izatea baitu helburu. Mutilen kasuan berriz, Unai Gereka eta Unai Azkunek hartuko dute parte estropadan.

Larunbateko estropadei amaiera emateko, beterano mailako 45-50 urte bitarteko estropadan parte hartuko du Xabi Osak. Espainiako Txapelketa irabazi zuen eta orain ere titulurako hautagai nagusietako bat izango da zumaiarra.

Igandean K2an

Igandean K2ko estropaden txanda izango da. Jubenil mutiletan, Unai Gerekak eta Imanol Barruetabeñak lasaitasunez hartuko dute estropada, Espainiako Txapelketa irabazi eta Munduko Txapelketarako plaza lortua baitute. Beraiekin batera estropada jokatuko dutenak Unai Azkune eta Martin Egaña bikotea izango da, lan txukun bat egiteko esperantzarekin doaz bi gazteak, urte guztian egindako lan onaren fruituak jasotzeko asmoz.

Nesken estropadan, Irati Osak Ainhoa Idalgo plentziarrarekin osatuko du K2a eta Munduko Txapelketarako txartela lortzea izango dute helburu, Europako Txapelketan parte hartzeko lortu zuten bezalaxe.

Txapelketa hau egin da, abuztu erdian jokatuko den Espainiako Pista Txapelketa izango dute hurrengo estropada jubenil mailako piraguistek. Imanol Barruetabeña eta Unai Gerekaren kasuan, entrenamendu gogorrekin jarraitu beharko dute irailean Oklahoman (EEUU) jokatuko den Munduko Txapelketan emaitza on bat lortzeko.