Espainiako Auzitegi Nazionalak 35/02 sumarioko (herriko tabernen auzia) epaia eman berri du: hiru urterarteko espetxe zigorra hogei lagunentzat eta 111 herriko taberna konfiskatzeko agindua, tartean Zumaiako Inpernupe Elkartearen egoitza. Hau da, lokalaren jabetza Espainiako Estatura pasako da aurrerantzean, Gorenak ez badu helegitea aintzat hartzen. Konzentrazioa deitu da 19:30ean, Magnolioan.
Iñigo Iruin defentsako abokatuak azaldu duenez, 111 herriko tabernen balio ekonomikoa "ikaragarria da, eta ezker abertzalearen eguneroko funtzionamenduan eragin handia izango du". Defentsaren arabera, ezker abertzalea kaltetzeko bilatutako neurria izan daiteke. Bayarri epaileak aurkako boto partikularra eman du konfiskatzeen kasuan.
Epaia salatzeko 19:30 konzentrazioa egingo da Magnolioan. Inpernupeko edo Libreko kamisetarekin joateko eskatu dute deitzaileek.
Permach, Landa eta Etxeberria zigortuen artean
Hogei lagunentzat espetxe zigorra eman dute, erakunde terroristan parte hartu edo kolaboratzeagatik. Tartean dira Joseba Permach, Rufi Etxeberria, Juan Cruz Aldasoro, Joseba Alvarez eta Karmelo Landa mahaikideak. Hauentzat hiru urteko zigorra ezarri dute, ETAko kide direlakoan.
Irakurri gehiago: berria.eus