Alex Uranga zazpigarren errondaraino iritsi da Itacoatiaran

Baleike 2014ko uzt. 30a, 10:02

Amaitu da Brasilgo Itacoatiara Pro, Munduko Bodyboard Zirkuituko bigarren proba. Jared Houstonek irabazi du finala Pierre-Louis Costesen aurka. Alex Urangak ezin izan du zazpigarren errondan Amaury Lavernhe gainditu buruz-burukoan, eta final-laurdenetatik at gelditu da. Zirkuituko hurrengo bi probak Txilen jokatuko dira: abuztuaren 15ean Arican, eta 26tik aurrera Antofagastan.