Angel Unzu gitarrista iruindarrak emango du aurtengo Musika Jaialdiko lehen kontzertua, gaur, 20:00etan, Komentuan. Gitarrarako konposizioak aurkeztuko ditu; jazza, musika garaikidea eta folka, ezpal asko harrotzen dituen musika. Batez ere Tiempo de busqueda bere laugarren diskoan jasotako konposizioak izango dira kotzertuaren oinarri.