Abuztuaren 1ean hasiko da Itzurungo pilota txapelketa

Baleike 2014ko uzt. 28a, 09:52

Zortzi bikotek hartuko dute parte Itzurungo esku-pilota txapelketaren IX. aldian. Ligaxkan 28 partida jokatuko dira zazpi jardunalditan banatuta, finalaurrekoak abuztuaren 22an jokatuko dira eta finalak 25ean. Hemen dauzkazue txapelketako bikoteak eta araudia:

Bikoteak: Alkorta-Egaña, Oliden-J. Agirre, Uranga anaiak, Ruiz anaiak, Mendizabal-Zenekota, A. Agirre-Aristi, Etxaniz-P. Etxabe, Olasagasti-A. Etxabe.

Itzurun esku-pilota txapelketaren araudia

Partaidetza:

-Herritarrak, edo eta herriarekin zer ikusia dutenak.

-Federatu gabeko pilotariak, eta izanik ere gazte mailakoak.

Sistema: Ligaxka, 28 norgehiagokarekin, 1/08tik – 20/08ra.

Finalaurreak:1-4 eta 2-3 sailkatuen artean abuztuaren 22an. Finala eta hirugarren postuaren jabetza: abuztuaren 25-27an.

Puntuaketa: Irabazitako partidak bi puntu; galdutako partidak puntu bat; partidu jokatu gabea zero puntu; epaile lanak ez egiteagatik -2 puntu.

Sailkapena: Puntuazioaren arabera.

Bi bikoteen arteko berdinketa: elkarren arteko partiduko garailea.

Bi bikote baino gehiagoren arteko berdinketa: elkarren artean jokatutako egindako tantoen arabera.

Berdinketa balego egindako tantoetan:

• Bi bikoteen artean bada elkarren aurka jokatutako partiduko garailea aurrera.

• Bikote gehiagoren artean bada elkarren artean jokatutako partidetan tantorik gutxien jaso duena aurrera.

Janzkera: zuriz.

Ordezkapenak: Egin daitezke baina pilotari batek ezin du jokatu bikote ezberdinetan.

Sakea:: bitik bira eta pasa hirutik atzera.

Atzealdeko mugak: Petrila, barruko aldetik, ona; petrilaren gaina eta atzeko belarra, txarra.

Partidetako egun ofizialak: astelehena, asteazkena eta ostirala, abuztuaren 8a eta 15a salbu, euskal jai eta Amabirgin egunak direlako.

Euriarengatik jokatzen ez diren partidak hurrengo egunetan jokatuko dira eta ez jokatzearen erabakia frontoian bertan hartuko da. Asteburua amaitzerako aste barruan programatutako partida guztiak jokatu behar dira, eguraldiaren arazorik ez bada behintzat. Horrela ez balitz epaileak ere izango luke erantzukizunik eta txapelketako arduradunek aplikatuko lituzkete puntuaketako arauak nola epaileei hala pilotariei.

Ordutegia: 1. partida 17:30ean; 2. partida 18:00etan; 3. partida 18:30ean; 4. partida 19.00etan.

Erabili beharreko materiala: pilotak, gerrikoak, markagailua, txapelketako informazio orriak eta frontoiaren garbiketarako erratza surfeko lokalean egongo dira. Epaileen ardura izango da material hau behar den bezala erabili eta mantentzea. Partidak hasi aurretik frontoiko kantxa garbitzea ere epaileei dagokie.

Partiden iragarpena: pilotariei banatutako egutegiaz gain ohiko hedabideak izango dute txapelketaren ibilbidearen berri.

Txapelketako ibilbidearen arduradunak: Peio Etxabe eta Aritz Agirre.