Lopez eta Goikoetxea ikusteko sarrerak doan eskura daitezke

Baleike 2014ko uzt. 28a, 09:34

Donostiako torneoko finala jokatuko dute asteazkenean Imanol Lopezek eta Iñaki Osa Goikoetxeak, 22:00etatik aurrera. Lopezek Foronda izango du bikotekide, eta Goikoetxeak Duke. Bi zumaiarrek Euskal Herrian jokatuko duten azken partida izango da Miamira itzuli aurretik. Partida ikusi nahi duenak sarrera doan eskura dezake Metro tabernan –16 urtetik beherakoek ez dute sarrerarik behar–.