Loiolako basilikan kantatuko du Beheko Plaza Abesbatzak

Baleike 2014ko uzt. 24a, 16:22

Ostiralean, uztailaren 25ean, Loiolako Basilikan abestuko du Beheko Plaza Abesbatzak, Loiolako Inazio donearen bederatziurrenaren barnean.

Elizkizuna 19:00etan izaten da. Beheko Plaza abesbatzaren egitaraua hau da: ZU, JAUNA, MAITATU (Felix Zabala), GLORIA (Antonio Vivaldi), ZURI JAUNA (Sabin Salaberri), SANCTUS - BENEDICTUS (Charles Gounod), JAUNGOIKOAREN BILDOTSA (Arm. Iker Gonzalez), IZAN ZAITEZ BETI (Nemesio Etxaniz), POZ ABESTIA (G. Haendel), Asentxio Elustondoren hitzakin eta amaitzeko INAZIO DONEAREN ERESERKIA. MÂȘ Carmen Azpeitia izango da organojole laguntzailea, eta Agustin Zubimendi izango da zuzendari.

Uztailaren 31n, San Inazio egunean, Zumaiako San Pedro parrokian, goizeko 11:00etan ere abestuko dute eta egitarua berdina izango da.