Asteburuan 'Merke azoka' Amaiako plazan

Baleike 2014ko uzt. 23a, 10:17

Uztailaren 25ean eta 26an, produktuak merkeago erosi ahal izango dira Amaiako plazako Merke azoka-n. Goizeko 10:00etan hasi eta 20:00ak arte egongo da zabalik eta, dendez gain, puzgarriak egongo dira eta larunbatean taloak ere bai. Hauek dira azokan parte hartuko duten dendak:

Arruti, Flysch, Gofi, Ipotxak, Kokin, Kulun.k, La despensa de Fidel, Marisa oinetakoak, Oskarbi kirolak, Piratetxea eta Spot.