Ostiralean hasiko da Dinastia Etxabe

Baleike 2014ko uzt. 23a, 09:55

Ostiralean emango zaio hasiera Dinastia Etxabe pilota txapelketari Zestoako pilotalekuan, beti 22:00etatik aurrera. Azken urteotan bezala, Euskal Herriko hamaika bazterretatik etorritako 40 pilotarik hartuko dute parte, maila nagusian eta jubenil mailan banatuta.

Ostiraleko jaialdian, maila nagusiko lehen bi kanporaketak jokatuko dira. Lehen partidan, Olano-Aizpitarte eta Irribarria-Santxez bikoteak izango dira aurrez-aurre. Bigarrenean, Lopez-Lasak eta Azketa-Aizpuruk jokatuko dute. Abuztuaren 1ean erabakiko dira beste bi aurrekanporaketak. Hemen daukazue partiden egutegia: