Itxaspe eta Nitro irabazle Futbol Zazpiko finaletan

Baleike 2014ko uzt. 19a, 09:15

Itxaspek izan da aurtengo Futbol Zazpiko talderik onena, Ligako finalean Txanelari 2-1 irabazi eta gero. Kopari dagokionez, Nitrok 5-1 irabazi dio Uztarriri.

Final borrokatua izan zen Itxaspe eta Txanelaren artekoa. Txanelak hartu zuen aurrea markagailuan, baina Itxaspek ez zuen amore eman eta emaitzari buelta emateko kapaz izan ziren getariarrak. Ligako hirugarren eta laugarren posturako lehiak Txikixak irabazi zion Telesforo erretegiari. Kopako finalean Nitrok ez zuen arazorik izan Uztarriri gailentzeko. Partida hasieran 3-0 aurreratu ziren eta, Uztarrik 3-1ekoa egin zuen arren, azkenean Nitro gehiago izan zen.

Jokalari onenaren sariari dagokionez, Oier Iribar aukeratu dute Ligako onena eta Jokin Urbieta Kopakoa.