Irailaren 6an jokatuko da Zumaiako Triatloia

Baleike 2014ko uzt. 18a, 12:13

Esprint distantziako Euskadiko Txapelketaz gain, aurten ere proba herrikoia jokatuko da. Izen ematea gaur goizean zabaldu da, www.triatoi.org webgunean.

Triatloilari federatuentzat esprint distantziako triatloia izango da. Horrek esan nahi du 750 metro egingo dituztela igeri, 20 bizikletaz eta bost korrika. Proba herrikoia, berriz, edonork egiteko modukoa da: 350 metro igeri, hamar bizikletaz eta 2,5 korrika.