‘Global training’ bekei buruzko informazio saioa antolatu du Udal Elkarteak

Baleike 2014ko uzt. 18a, 09:30

Global Training nazioarteko mugikortasun programa bat da. Helburua da 30 urte baino gutxiago dituzten gazteei eta unibertsitate eta goi-mailako lanbide heziketako ikasketak dituztenei aukera ematea atzerriko enpresa eta erakundeetan ordaindutako 8 hilabeteko praktikak egiteko. Bekei buruzko informazio saioa antolatu du Udal Elkarteak, uztailaren 22an, 12:00etan, Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz).