Markinako torneoko finalean 35-28 irabazi zuten Imanol Lopezek eta Alex Hormaetxeak, Iñaki Osa Goikoetxea eta Jonathan Hernandezen aurka. Jai-Alaik eta Euskal Federazioak antolatutako zirkuituko lehen torneoa izan da Markinakoa. Hurrengoa asteburuan jokatuko dute Mutrikun eta bestea Donostian izango da.Mutrikuko torneoko finalaurrekoak larunbatean jokatuko dira, 22:00etatik aurrera. Hormaetxea eta Irastorzaren aurka jokatuko dute Forondak eta Lopezek, eta Beaskoetxea eta Hernandez izango dira Goikoetxea eta Urtasunen aurkariak.
Baina Mutrikuko torneoaren aurretik gaur Pauen dute hitzordua puntistek. Imanol Lopezek eta Iñaki Osa Goikoetxeak elkarrekin jokatuko dute, eta Hormaetxea eta Alliez II.a izango dituzte aurkari finalaurrekoan, 20:30etik aurrera.