Akatsa onartu du Aldundiak

Baleike 2014ko uzt. 18a, 09:10

@baleike Akatsa egin dugu. Jakin bezain pronto, ordezkatzeko agindu dugu. Dagoeneko kenduta behar du eta ordezkoa bidean. Barka, zumaiarrok.

— zigor etxeburua (@ZEtxeburua) July 17, 2014

Narrondo auzoko bidegorriarekin batera jarritako seinaleetako bat gaztelera hutsean zegoela salatu genuen atzo, eta Aldundiaren erantzuna berehala etorri da. Euskarako zuzendari Zigor Etxeburuak akatsa onartu eta konponbidea martxan dagoela jakinarazi du, twitter bidez.